Hondakinak kudeatzeko modu ezberdinen inguruko hitzaldia izan zen atzo Inprimatu E-posta
Gizartea
otamotz.com   
2012.01.12.

 Jende ugari bildu zen Aizpurunea kultur etxean egin zen hitzaldian; gaur egun zaborra nola kudeatzen den eta etorkizunari begira zein aukera dauden aztertu zuten, besteak beste.    

Oñati Zero Zabor taldeak hitzaldia eman zuen atzo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. ''Nola bildu eta kudeatzen ditugu hondakinak?'' izan zen hitzaldiaren leloa, eta galdera horri eta zaborraren kudeaketa ezberdinek sortutako beste batzuei erantzuten saiatuko ziren bertan. Hitzaldia Zumarraga-Urretxuko Zero Zabor taldeak antolatu zuen, eta jende ugari bildu zen bertara.


zero_zabor_hitzaldia_ontzia.jpg

Hitzaldi hau antolatzearen arrazoietako bat, azken urteetan Gipuzkoan zaborraren kudeaketak sortu duen eztabaida izan da. Izan ere, azken urteetan, ''zaborra arazo handia bilakatu'' dela diote Zumarraga-Urretxu Zero Zabor taldeko kideek. Hori dela eta, zaborra kudeatzeko orduan zein irtenbide dauden aztertzea beharrezkoa dela diote. Horregatik, hasteko ''Oñati Zero Zabor taldeko kideek gaur egun hondakinak nola bildu eta kudeatzen ditugun'' azaldu zuten atzo, hitzaldia argazkiz lagundu zuten, gaia hobeto azaltzeko. Izan ere, zaborra ''denon arazoa'' dela eta ''gaiari gogor heltzeko garaia heldu dela'' esan zuten hitzaldiaren antolatzaileek.


Hitzaldiaren ondoren, Zumarraga-Urretxu Zero Zabor taldearen aurkezpen publikoa egin zen; ''talde anitza eta irekia osatu'' nahi dute etorkizunari begira. Bide batez, interesa duen inork taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero ondoko helbide hau erraztu zuten: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.


 

 

  • Argazkiak: atzoko hitzaldiaren bi une
  • Egilea: Gotzon Aranburu

 



 

Iruzkinak  

 
0 #13 jokin 2012-02-27 12:40
Zalantzatxo txiki bat: seguru atez-atekoarekin ez dela erraustegirik behar? Hori horrela al da benetan? Nik ez dakat hain argi...

Urko Apaolazaren artikuloa irakurri det eta puntu batzuetan arrazoia daukala uste det baina beste batzutan ez nago hain seguro hori hola den. Hernaniko kasua ez det ezagutzen eta ez naiz aspaldi bertan egon. Argi dagoena da bilketa sistema guztiek dituztela aldeko eta kontrako puntuak, ez da gauza baten alde itsu-itsuan egitea eta dena onurak dituela esatea, ez baita horrela. Eta Apaolazaren artikuluak hori egiten du.
Aipatu
 
 
+3 #12 Gorka_ 2012-02-25 18:28
Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga:

argia.com/.../...

Irakurri, merezi du eta.
Ea behingoz espabilatzen garen...
Aipatu
 
 
0 #11 bazaxa 2012-01-16 21:52
Gipuzkoan bereizita bildutako organikoaren %40 zabortegira doa

Lapatxeko konpost plantak 2.500 tona kudeatzeko ahalmena du; iaz 4.004 tona heldu ziren Azpeitiko azpiegitura horretara

Gehiago irakurri nahi izan ezkero
paperekoa.berria.info/.../...
Aipatu
 
 
0 #10 Gorka_ 2012-01-16 21:27
"Zero zabor" buruz informazio zabala eta interesgarria dago ondorengo helbidean:
www.gipuzkoazz.com/zerozabor/
Aipatu
 
 
+2 #9 Gorka_ 2012-01-14 23:39
Milesker hitzaldiagatik eta gaia herriko agendan jartzearren.
Bestalde horra gaurko berria: "BIRZIKLATZEAK 400.000 LANPOSTU SORTUKO LITUZKE EBn"
"Ohar serio bat egin die Europako Batzordeak Europako Batasuneko agintariei: hondakinen inguruko Europako legedia beteko balute eta birziklatze eta eraginkortasun printzipioak errespetatuko balituzte, 400.000 lanpostu baino gehiago sortuko lirateke 2020. urterako. Horrez gain, 72.000 milioi euro aurreztuko lirateke. Alegia, baliabideak alferrik galtzen ari direla.
«Indarrean den araudia egoki beteko balitz, kutsadurari, osasunean eragiten diren kalteei eta garbiketa operazio handiei aurre egiteko erabiltzen diren dirutza handiak aurreztuko lirateke», nabarmendu du Janez Potocnik Europako Batasuneko Ingurumen komisarioak ikerketaren aurkezpenean."
Albiste osoa: paperekoa.berria.info/.../...
Aipatu
 
 
+2 #8 Josu A 2012-01-13 15:16
Ez nintzen hitzaldian egon, baina Zero Zabor filosofia ez da atez atekoa, hori baina gehiago da. Atez atekoa hondakinak gaika biltzeko sistema eraginkorrena da, baina hondakinen sorkuntza-fasea (askoz gehiago egin liteke) eta itxiera fasea (birziklatu ezin denarekin zer egin) ere kontuan hartu behar dira. Ezin da onartu hondakinen sorkuntza murrizteko eta askoz gehiago birziklatzeko gaitasuna izan, eta Erraustegiareki n tematzea; birziklagarriak izan daitezkeen hondakinak erretzea baino eraso ekologiko handiagorik ez dago.

Bukatzeko, atez atekoa herri bakoitzaren egoerara egokitzea da onena, eta batzuetan sistema mistoak ere jarri beharko dira.
Aipatu
 
 
+3 #7 Lur 2012-01-13 12:16
Errausketak sortzen dituen kutsadura arriskutsuak kontuan izan gabe -furanoak tartean-, Mutiloan egingo duten zabortegia beharko delarik zabor kutsakor horiek izkutatzeko... Erokeria hutsa.
Erraustegiarena ... en fin. Segi dezagun zaborra ezkutatzen, errausten, lurrari bueltan eman beharrean ongarri moduan.

Galdera bat. Zergatik birziklatzen duen batek, birziklatzen ez duen batek bezainbeste ordaindu behar du zabor zergetan?
Aipatu
 
 
+4 #6 Lur 2012-01-13 12:15
3 sistemen inguruan hitz egin zen hitzaldian, 4 edukiontzikoa, 5koa eta atez-atekoa.
5 edukiontziko sistema fartsa bat da. Argi geratu da ekimen hau martxan jarri den herri denetan. Jendea ez dago kontzientziatut a eta %35ko birziklatze tasa nekez gaindituko dute herri hoietan. Gainera, 5.edukiontzi horren -organikoaren- purutasun maila oso eskasa izaten ari da, ongarri bezela erabiltzea ezinezkoa izaten delarik.

Atez-atekoarekin %90ko berziklatze mailan dabiltza Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Antzuolan, organikoaren purutasun maila %90tik gorakoa delarik.
Aipatu
 
 
+4 #5 Jon T. 2012-01-13 11:22
Aupa Jokin,
5. zaborrontziari dagokionez. "Mitinean" (enfin...) hitz egin zutenek zuk diozun gauza bera esan zuten. Kristo guztiak KONTZIENTZIA hartu eta organikoa hara botako balu, eta gainerako zaborrak behar bezala bereizteko ere KONTZIENTZIA hartuko balu, eta zabor gutxiago sortzeko KONTZIENTZIA hartuko balu, ba "listo", arazorik ez. Kontua imajina dezakezu zein den... gai oso zaila, arrazoi dezu.

Eta ildo politikoarena... ziur erraustegien aldekoek arma hori erabiliko dutela zero zabor mugimendua desprestijiatze ko. Argumentu eta datuekin (egiekin) erantzun beharko dute, beste herri batzuetan pasa den moduan.
Aipatu
 
 
0 #4 jokin 2012-01-13 11:04
Aipatzen ari naiz NI:
Gauza guztiei punta atera beharra... LOTSAGARRIA jokin!


Baina zeri atera diot nik punta? Gaiaren inguruko nere iritzia eman det, besterik gabe. Jakin izan banun ez nun ezer idatziko...
Aipatu
 

Iruzkin berria


Segurtasun kodea
Berritu

< Aurrekoa   Hurrengoa >

 api   Maiatza 2013   eka

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Blog ESL