Jende ugari bildu zen Aizpurunea kultur
etxean egin zen hitzaldian; gaur egun zaborra nola kudeatzen den eta
etorkizunari begira zein aukera dauden aztertu zuten, besteak beste.
Oñati Zero Zabor taldeak
hitzaldia eman zuen atzo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. ''Nola
bildu eta kudeatzen ditugu hondakinak?'' izan zen hitzaldiaren leloa,
eta galdera horri eta zaborraren kudeaketa ezberdinek sortutako beste
batzuei erantzuten saiatuko ziren bertan. Hitzaldia
Zumarraga-Urretxuko Zero Zabor taldeak antolatu zuen, eta jende ugari
bildu zen bertara.
Hitzaldi hau antolatzearen arrazoietako
bat, azken urteetan Gipuzkoan zaborraren kudeaketak sortu duen
eztabaida izan da. Izan ere, azken urteetan, ''zaborra arazo handia
bilakatu'' dela diote Zumarraga-Urretxu Zero Zabor taldeko kideek.
Hori dela eta, zaborra kudeatzeko orduan zein irtenbide dauden
aztertzea beharrezkoa dela diote. Horregatik, hasteko ''Oñati
Zero Zabor taldeko kideek gaur egun hondakinak nola bildu eta
kudeatzen ditugun'' azaldu zuten atzo, hitzaldia argazkiz lagundu
zuten, gaia hobeto azaltzeko. Izan ere, zaborra ''denon arazoa'' dela
eta ''gaiari gogor heltzeko garaia heldu dela'' esan zuten
hitzaldiaren antolatzaileek.
Hitzaldiaren ondoren, Zumarraga-Urretxu
Zero Zabor taldearen aurkezpen publikoa egin zen; ''talde anitza eta
irekia osatu'' nahi dute etorkizunari begira. Bide batez, interesa
duen inork taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero ondoko
helbide hau erraztu zuten:
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
- Argazkiak: atzoko hitzaldiaren bi une
- Egilea: Gotzon Aranburu
|
Iruzkinak
Urko Apaolazaren artikuloa irakurri det eta puntu batzuetan arrazoia daukala uste det baina beste batzutan ez nago hain seguro hori hola den. Hernaniko kasua ez det ezagutzen eta ez naiz aspaldi bertan egon. Argi dagoena da bilketa sistema guztiek dituztela aldeko eta kontrako puntuak, ez da gauza baten alde itsu-itsuan egitea eta dena onurak dituela esatea, ez baita horrela. Eta Apaolazaren artikuluak hori egiten du.
argia.com/.../...
Irakurri, merezi du eta.
Ea behingoz espabilatzen garen...
Lapatxeko konpost plantak 2.500 tona kudeatzeko ahalmena du; iaz 4.004 tona heldu ziren Azpeitiko azpiegitura horretara
Gehiago irakurri nahi izan ezkero
paperekoa.berria.info/.../...
www.gipuzkoazz.com/zerozabor/
Bestalde horra gaurko berria: "BIRZIKLATZEAK 400.000 LANPOSTU SORTUKO LITUZKE EBn"
"Ohar serio bat egin die Europako Batzordeak Europako Batasuneko agintariei: hondakinen inguruko Europako legedia beteko balute eta birziklatze eta eraginkortasun printzipioak errespetatuko balituzte, 400.000 lanpostu baino gehiago sortuko lirateke 2020. urterako. Horrez gain, 72.000 milioi euro aurreztuko lirateke. Alegia, baliabideak alferrik galtzen ari direla.
«Indarrean den araudia egoki beteko balitz, kutsadurari, osasunean eragiten diren kalteei eta garbiketa operazio handiei aurre egiteko erabiltzen diren dirutza handiak aurreztuko lirateke», nabarmendu du Janez Potocnik Europako Batasuneko Ingurumen komisarioak ikerketaren aurkezpenean."
Albiste osoa: paperekoa.berria.info/.../...
Bukatzeko, atez atekoa herri bakoitzaren egoerara egokitzea da onena, eta batzuetan sistema mistoak ere jarri beharko dira.
Erraustegiarena ... en fin. Segi dezagun zaborra ezkutatzen, errausten, lurrari bueltan eman beharrean ongarri moduan.
Galdera bat. Zergatik birziklatzen duen batek, birziklatzen ez duen batek bezainbeste ordaindu behar du zabor zergetan?
5 edukiontziko sistema fartsa bat da. Argi geratu da ekimen hau martxan jarri den herri denetan. Jendea ez dago kontzientziatut a eta %35ko birziklatze tasa nekez gaindituko dute herri hoietan. Gainera, 5.edukiontzi horren -organikoaren- purutasun maila oso eskasa izaten ari da, ongarri bezela erabiltzea ezinezkoa izaten delarik.
Atez-atekoarekin %90ko berziklatze mailan dabiltza Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Antzuolan, organikoaren purutasun maila %90tik gorakoa delarik.
5. zaborrontziari dagokionez. "Mitinean" (enfin...) hitz egin zutenek zuk diozun gauza bera esan zuten. Kristo guztiak KONTZIENTZIA hartu eta organikoa hara botako balu, eta gainerako zaborrak behar bezala bereizteko ere KONTZIENTZIA hartuko balu, eta zabor gutxiago sortzeko KONTZIENTZIA hartuko balu, ba "listo", arazorik ez. Kontua imajina dezakezu zein den... gai oso zaila, arrazoi dezu.
Eta ildo politikoarena... ziur erraustegien aldekoek arma hori erabiliko dutela zero zabor mugimendua desprestijiatze ko. Argumentu eta datuekin (egiekin) erantzun beharko dute, beste herri batzuetan pasa den moduan.
Baina zeri atera diot nik punta? Gaiaren inguruko nere iritzia eman det, besterik gabe. Jakin izan banun ez nun ezer idatziko...
Sarrera honi eginiko iruzkinak jasotzeko RSS harpidetza.